Ander Izaguirrek bigarrenez aurkeztuko du 'La isla de los mil ojos' lana

Lehen proiekzioa galdu zutenek Izaguirrek Sardinia uhartean jasotako istorioez gozatzeko aukera izango dute ostegun honetan, Amaia Kultur Zentroan.

‘Zure abenturaren bila’ zikloaren azken programa galdu zutenak, ez daitezela larritu. Izan ere, Ander Izagirreren La isla de los mil ojos ikus-entzunezko lana berriro proiektatuko dute Amaia Kultur Zentroaren hitzaldi aretoan, ostegunean (hilak 20).

Saioa 19:30ean hasiko da eta sarrera gonbidapenarekin eskuratu beharko da.

Lan honetan Sardinia uhartean zehar pedalei eragiten jasotako istorioak bildu ditu Izaguirrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.