Irungo epaiari "batasunaren bidetik" erantzuteko deia egin du euskalgintzak

Euskalgintzaren Kontseiluaren iritziz, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia "erabaki politikoa" izan da, eta elkarretaratzea egingo du larunbatean, Bilbon.

Irungo Udaltzaingoa Irungo udaltzain izateko hizkuntza eskakizuna bertan behera utzi du auzitegiak.

Atzo, Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin zuen EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzainen lanpostuen hizkuntz eskakizunak baliogabetzearen gainean. Epaia larritzat jo zuen, eta “erabaki politikoa” izan zela gaineratu zuen. Hainbat ekinbide aurreratu dituzte horri “batasunaren bidetik” erantzuteko, eta larunbat honetan, elkarretaratzea egingo dute Bilbon. Informazio gehiago BERRIAn argitaratutako albiste honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.