2021/3/26

Errefuxiatuak mozioa

Migranteek pairatutako krisiari heltzeko eskatu dute Irun, Hondarribia eta Hendaiako alkateek

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Irun eta Hendaia artean migratzaileek pairatutako krisiarekin «sentiberak izateko» eskatu die agintari eskudunei, idatzi batean.

Bienabe Artia aparkalekuko lizarrentzako indultua eskatu dute Artiako Lagunek

«30 urtetik gorako lizarrei erruki keinu bat egiteko» eskaera egin diote udal gobernuari. Mozketa gelditzeko eskatu dute, «udaberri honetan ere loratu daitezen».

[Erreportajea]: Neskek ere badakitelako borrokatzen

Cristina Juaniz artista irundarrak ‘Borrokatu neska batek bezala’ bilduma osatu du, eta apirilaren 3ra arte ikusteko aukera izango da Martindozenea Gaztelekuan nahiz ‘irun.org’ webgunean.

'1969-2019 Urrezko Ezteiak' liburua plazaratu du Hondarribiko Klub Nautikoak.

Liburu batekin ospatu ditu Hondarribiko Klub Nautikoak urrezko ezteiak

Itsaskari Baitaren historia 1969tik 2019ra bitartean errepasatzen du argitalpenak. Denera, 700 ale prestatu dituzte bazkide, kirolari eta klubeko kideen artean banatzeko.

Hondarribia eta Irun COVID-19ari aurre egiteko neurri berrietatik urrun daude momentuz

Labiren mahai politikoak gaur arratsaldean erabaki dezake 400dik gorako tasa duten udalerrietan neurri murriztaile gehiago ezartzea.

Arrantzaleak

Baheketa masiboa egingo dute gaur arrantzaleen artean

Arrantzaontzi batean izandako COVID-19 positiboa baten ondorioz, Itsas Etxera PCR proba egitera deitu dituzte Hondarribiko arrantzaleak, 16:00etatik aurrera.

AEK babesteko ekitaldiak igandean Hondarribian eta Irunen

Bi ekitaldiak 12:00etan hasiko dira, Hondarribikoa Kasino Zaharrean eta Irungoa San Juan plazan. AEK babesteko eskatu dute.

Aste Santua 2021

Aste Santuko ekitaldi erlijiosoen berri eman du Arma Plazak

Martxoaren 28tik apirilaren 5era bitarteko hitzorduen nondik norakoak azaldu ditu. Hondarribiarrei begirako bisita gidatuak indartu dituela ere jakinarazi du fundazioak.

Udalaren webgunean ikus daitezke arau subsidiarioak.

Indarrean dauden Arau Subsidiarioak herritarren eskura jarri ditu udalak

Plan orokorraren baliogabetzearen aurrean, Arau Subsidiarioak indarrean daudela gogorarazi du udalak, eta bere webgunean eskuragarri daudela adierazi du.

Datozen egunotan jasoko dute irundarrek martxoko udal aldizkaria

20.000 ale banatuko ditu udalak. Bestela, online edizioa deskargatzeko aukera ere eskainiko dute, udalaren webgunean.

Santa Maria ateaurrea ere itzaliko du udalak.

Planetaren ordua dela-eta hainbat eraikinek argiak itzuliko dituzte bihar

Harresia, udaletxea, parrokia eta Guadalupeko argiak ordubetez itzaliko dituzte bihar "klima aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren aurka".

Colon

Colon pasealekua 19:00ak arte egongo da oinezkoentzat irekita igandeetan

Udaberriaren etorrerarekin batera, Colon pasealekuko igandeetako ordutegia zabaldu dute.

Alei eremuko plan berezia onartu du udalbatzak

Alei eremuan babes publikoko 60 etxebizitza eraikitzea biltzen da planean, eta inguruko komunikazioak eta egoera hobetuko dira, besteak beste.

Fanzine tailerra egingo dute liburutegian.

Fanzineak sortzeko tailerra egingo dute liburutegian

Maite Caballeroren gidaritzapean, gaur arratsaldean finkatu dute ikastarorako hitzordua, Zuloaga Etxean, 18:00etan abiatuta.

futbol baloia

Asteburuko kirol agenda

Partidak berreskuratu dituzten futbol eta saskibaloi taldeen ordutegiak.

Gehiago