Udalbatzarra izango da gaur goizean

Martxoko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur Irungo udaletxean, eta Internet bidez ikusteko aukera izango da, 09:30etik aurrera. Besteak beste, Hego Saihesbidearen lehenengo fasearen eta Euskal Herria hiribidearekin loturaren egikaritze obrari dagokionez, obrek proiektuan bigarren aldaketa egingo dute.
Horrez gain, zinegotzi berria sartuko da Elkarrekin Podemos-IUn, Maria Eugenia Lopez Muñoz sartuko da.
Azkenik, gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonentzako gaueko harrera-zerbitzuaren erregelamendua onestea bozkatuko dute.
Gai zerrenda