Indarrean dauden Arau Subsidiarioak herritarren eskura jarri ditu udalak

Plan orokorraren baliogabetzearen aurrean, Arau Subsidiarioak indarrean daudela gogorarazi du udalak, eta bere webgunean eskuragarri daudela adierazi du.

Udalaren webgunean ikus daitezke arau subsidiarioak. Udalaren webgunean ikus daitezke arau subsidiarioak.

Hondarribiko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren (HAPO) baliogabetzea medio, indarrean dauden Arau Subsidiarioak herritarren eskura jarri ditu udalak bere webgunean, Maria Serrano Hiritarrekiko Harremanetarako zinegotziak ezagutarazi duenez. “Jakina denez, HAPO a baliorik gabe geratu da, eta tramitazio berria egiten ari gara, horrek dakarren prozesuarekin.  Udala gogor ari da tramitazio berriarekin lanean, eta laster honen inguruan izangu dugu zer esan”, erantsi du arduradunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.