2021/2/3

Ezohiko inauteriak ospatzeko bideo bat osatzen ari dira

Ospakizunik egongo ez bada ere, inauterietako egitarauan antolaketa lanetan aritzen direnei omenaldi txiki bat egingo diete hiriko elkarte eta eragileek, bideo formatuan.

Asteburu eroa izan arren, 8.17 segundoko marka egin du Teresa Errandoneak

60 metro hesietan marka ona eskuratu du irundarrak, baina oztopoz betetako egunak izan dira. Alemanian zein Frantzian aritu da.

Pintaketak egin dituzte bart Alde Zaharrean [Irudia: @MahoneiFP]

EAJren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira Alde Zaharrean

Bart gauean egin dituzte ‘Alde hemendik’, ‘Borroka hasi da’, ‘Gazteek ez dute barkatuko’... zioten pintaketak. Eguerdirako garbitu dituzte.

Ekai Lersundik haren bizitzaren azken bi urteetan aurrera eramandako borroka errepasatzen du dokumentalak.

Pertsona transexualen bizipenak erdigunean jarriko dituzte igandean

Ekai Lersundik aurrera eramandako borrokan oinarritutako 'Mi pequeño gran samurai' proiektatuko dute auditoriumean, 'Aztarnak' lanarekin batera.

Podemos Irun-Palmera Montero

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza udal taldeak aurrekontuen zirriborro bat proposatu du

Aurreko urtean hitzartutako aurrekontuei luzapena ematea proposatu du udal taldeak, baita partida berriak sartzea ere.

Eskolara joateko ibilbiderik seguruena margotu dute

Ikasleak klasera oinez joan daitezen Eskola Bidea izeneko egitasmoa abiatu du udalak. Lurrean marka batzuk margotu dituzte, ibilbidea irudikatuz.

Jaizkibelgo kostaldea

Bilaketa lanei heldu diete berriz ere larrialdi zerbitzuek

Denboralearen ondorioz larunbata eguerditik etenda egon da ostegunean desagertutako arrantzalearen bilaketa.

Ezohiko inauteri hauetan auzoari «kolorea, alaitasuna eta itxaropena» eman nahi diote

Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak balkoiak apaintzera animatu ditu irundarrak, hilaren 11etik 16era bitarte.

Minbiziaren Aurkako Egunarekin bat egin du udalak

Bihar (hilak 4) gauetik ostiralera bitarte udaletxea kolore berdez argiztatuko dute.

Udalaren orrialdeak %7,28 bisita gehiago eduki zituen 2020ean

Udal orrialdearen eta udal zerbitzu elektronikoen erabilerari buruzko txostena irakurri du gaur Monica Martinez udal ordezkariak.

Llobregateko igoera zabalik da berirro.

Arkolla eta Kosta auzoen arteko bidea berriro zabaldu du udalak

Luizi baten ondorioz itxita egon da bidea urtarrilaren bukaeratik. Egonkortze lanak amaituta, atzo iluntzean zabaldu zuten errepidea.

Datorren astean hasiko dute Egunean Behineko Irungo liga

Oraingo honetan euskal kulturgileak izango dira protagonistak.

Gehiago