Ezohiko inauteriak ospatzeko bideo bat osatzen ari dira

Ospakizunik egongo ez bada ere, inauterietako egitarauan antolaketa lanetan aritzen direnei omenaldi txiki bat egingo diete hiriko elkarte eta eragileek, bideo formatuan.

Iaz ez bezala, aurten ez da inauterietako festa edo ekitaldirik egingo Irunen, baina beste modu batera ospatu daitekeela erakutsiko dute hiriko eragileek. Hala, bideo bat osatzen ari dira Irungo elkarte eta talde ugari, urtero inauterietako antolaketa lanetan aritzen direnak omentzeko. Datozen egunotan zabalduko dute ikus-entzunezkoa.

Era berean, udalak arduraz jokatzeko deia egin die herritarri, osasun neurri guztiak bete ditzatela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.