2021/2/1

Berritzeguneak eta Parean elkarte feministak indarrak batu dituzte

Oarso Bidasoko ikastetxeetako ikasleei begirako Berdintasuna Amets egitasmoaren laugarren edizioan kolaboratuko dute. Aurten ere idazlan, artelan edo ikus-entzunezkoak jasoko dituzte.

Udal gizarte langile gehiago ariko dira lanean

Enplegua sustatzeko programaren baitan, lau langile kontratatuko dituzte eta plantillari dagokionez, zortzi lanpostu finkatuko dituzte.

kako aranburu

'Kako' Aranburu irundarrak brontzea eskuratu du Marokoko Sari Nagusian

Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzea du buru-belarri tiratzaileak, eta bide onean doala erakutsi du asteburu honetan.

Apezpiku plaza larrialdi egoeran.

Pertsiana itxi beharko du ostalaritzak bihartik

Asteburuan 559ra igo dela pilatutako kutsatze tasa jakinarazi du Osasun Sailak eta beraz, tabernek eta jatetxeek ezingo dute ireki bihartik.

UR BIZIETAKO PIRAGUISTA

[Elkarrizketa] Ander Elosegi: «Uste dut baditudala dominarako aukerak»

Laugarren amets olinpikoa betetzera doa uda honetan Tokiora irundarra. Domina bat eskuratzea izango du urtebeteko atzerapenarekin datozen Olinpiar Jokoetako erronka nagusia.

Eguraldia medio bilaketa lanak eten dituzte [Irudia: Gurutze Gorria].

Denboraleak desagertutako arrantzalea bilatzeko lanak etenarazi ditu

Eguraldi txarrak larrialdi zerbitzuetako urpekariak murgiltzea oztopatu zuen; larunbata eguerdian eten behar izan zuten bilaketa.

Aurrera darraite asfaltatze lanek

Bihar hasiko dira lanak Zubiaurre eta Curtidores kaleetan.

irun.udaltzaingoa

60 lagun isundu dituzte astebetean

60 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, urtarrilaren 25etik 31era bitarte.

Amute-Kostako hainbat eraikinen egoera txarragatik kezka agertu du PSE-EEk.

Amute-Kostako zenbait eraikinen egoeragatik kezka agertu du PSE-EEk

Aurki eraikitzen hasiko diren promozioei ekin aurretik, zaharkituenei «azterketa tekniko osoa» aurrera eramateko galdegin du talde sozialistak.

Haizeak kalte ugari eragin ditu hirian

Zuhaitz ugari bota ditu haizeak, eta hiriko zenbait eraikin eta kartelek ere kalteak jasan dituzte.

Zazpi gazte identifikatu dituzte Irunen, osasun arauak urratzeagatik

Segurtasun sailaren arabera, Istillaga plazan alkohola edateagatik eta pandemiarekin lotutako hainbat neurri urratzeagatik identifikatu dituzte.

Asteburuan, koronabirusagatik 100 positibo Irunen

Ostiralean eta larunbatean 29na kasu gehiago atzeman ziren hirian, eta igandean 42. 100.000 biztanleko tasa 735eraino iritsi da.

Urteko lehen kontzertua eskainiko dute Irungo Kontserbatorioko ikasleek

5. eta 6. mailako ikasleak Oiasso museoko oholtza gainera igoko dira ostiralean. Gonbidapenak eskuratu beharko dira.

Gehiago