Aurrera darraite asfaltatze lanek

Bihar hasiko dira lanak Zubiaurre eta Curtidores kaleetan.

Amaitu dituzte Vega de Eguzkitza kaleko lanak.

Behin Vega de Eguzkitza eta Señor de Aranzate kaleetako lanak amaiturik, bihar hasiko dira Zubiaurre karrikako asfaltatze lanekin. Errenteria kaletik, Geltoki kalera bidean burutuko dituzte lanak baina oraingoan, ez dute errepidea trafikoari moztuko. 

Curtidores kalean ere bihar hasiko dituzte lanak. Ez dute trafikoa moztuko baina aparkalekuak okupatuko dituztela adierazi dute udaletik. 

Datorren astean, Maria Juncal Labandibar kalea egokitzen hasiko dira. Aste Santuaren ostean, Policarpo Balzola kalea berrituko dute. Beraz, Cesar Figuerido eta Araso Poligonoko sarbideko lanak geratuko lirateke egitear.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.