Asteburuan, koronabirusagatik 100 positibo Irunen

Ostiralean eta larunbatean 29na kasu gehiago atzeman ziren hirian, eta igandean 42. 100.000 biztanleko tasa 735eraino iritsi da.

Konfinamenduak irudi ezohikoak utzi ditu Irunen. Kaleak hutsik daude.

Asteburu latza Irunen COVID-19agatik 100 kutsatu gehiago atzeman direlako. Martxotik, infektatuen datuak daudenetik, astebururik gogorrenetakoa izan da honakoa positiboen aldetik. Ostiralean eta larunbatean 29 kutsatu atzeman ziren hirian, eta igandean 42.

Horregatik, tasak are gehiago egin du gora azken orduetan, osteguneko 677tik 735ra igo da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.