2020/10/29

Jaurlaritzaren zehaztapena: ondoko herriko kultur ekitaldietara eta jatetxetara joan daiteke

Hondarribiar batek, adibidez, Irun, Lezo edo Pasaiako jatetxe edo kultur ekitaldi batera joateko aukera du, herri mugakideak direlako.

Hondarribia markatu dute gorriz

Hondarribiaren COVID-19 tasak gainditu du 500 langan eta gorriz margotutako udalerrien zerrendara pasa da azken orduetako datuen arabera.

Hondarribia Berdintasun Hiria saria 2019

Bertan behera utzi du Jaizkibel konpainiak biharko sari banaketa

Osasun egoeraren ondorioz hartu du erabakia konpainiak; gauzak hobera egitean gauzatuko dutela ekitaldia erantsi dute taldekideek.

Alarma egoerak iraun bitartean irizpide berriak ezarriko ditu udalak

Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi berri duenez, COVID-19aren hedapenari aurre egiteko irizpide berriak hartuko dituzte udalari lotutako jarduera eta ekitaldietan.

Seigarren garaipena eskuratu du Bidasoak

BM Logroñoren aurkako garaipenarekin, Asobal Ligako bigarren postuan kokatu dira irundarrak, 12 punturekin.

Iñaki Bilbao euskal presoaren alde elkarretaratuko dira Irunen

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak mobilizatzera deitu ditu irundarrak. Presoak jada 52 egun daramatza gose eta komunikazio greban.

Atzo bildu zen lehenengoz Garapen Jasangarrirako Batzorde berria

Batzorde mahai berri bat osatu berri dute, udalak abiatutako estrategia energetikoak betetzen direla bermatzeko.

2021eko udal egutegia apaintzeko «bizitzaz betetako argazki» bila dabil udala

Irundarren argazkiekin osatuko dute datorren urteko egutegia. Jasotako guztietatik hamahiru aukeratuko dituzte, hileko bana eta portada.

Domu Santu egunerako neurri bereziak izango dira indarrean.

Domu Santu egunerako neurri bereziak hartu ditu udalak

Ahal den neurrian hilerrira bisitak aurreko egunetan egitea aholkatu du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Gehiago