Iñaki Bilbao euskal presoari babesa adieraziko diote irundarrek

Irailaren 9an hasi zuen gose eta komunikazio greba mugagabea. Atzo bertan ospitalizatu behar izan zuten.

Ekainean Patxi Ruiz euskal presoaren alde egindako elkarretaratzea bateko irudia.

Iñaki Bilbao Goikoetxea ‘Txikito’ euskal presoarekin elkartasunez, elkarretaratzera deitu ditu irundarrak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Larunbatean (hilak 3) bilduko dira San Juan plazan, 19:00etan.

Joan den irailaren 9an hasi zuen euskal presoak gose eta komunikazio greba, Puerto III espetxean, «Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna» aldarrikatzeko asmoz. Aste honetan ordea, ospitalizatu behar izan zutela jakinarazi zuen Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.