2020/9

Hondarribiko Jaiak. Onena

Alkateak jaien inguruan egindako adierazpenak "gezurra" direla adierazi du Abotsanitzek

Ez-festen inguruan udal talde guztiek testu bat adostu zutela adierazi zuen hainbat komunikabideren aurrean alkateak, baina horretarako "saiakerarik" ere ez duela egin egotzi dio herri batzarrak.

Bidasoa, hurrengo fasera

EHF European League txapelketako lehen kanporaketa gainditu zuen atzo talde irundarrak, PAUC Handball talde frantziarraren aurka. 600 zalek partida zuzenean ikusteko aukera izan zuten.

Urko Labeaga euskal presoak hirugarren gradua jaso du.

Hirugarren gradua ezarri diote Urko Labeaga euskal presoari

Labeagarena berri "bikaina" den arren, Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza deitoratu du elkartasun taldeak beste mezu batean.

Hondarribia nagusi gaurko estropadan

Ezer ez da  erabakia momentuz, hurrengo igandeko estropada falta da jokatzeko, baina zalantzarik gabe aurrera daiteke berde kolorea hartzen hasi dela Kontxako bandera; meritu osoz, gainera, maisuki aritu delako Ama Guadalupekoaren tripulazioa.

Bosgarren sailkatu da Hondarribia, eta Kontxako Banderan lehiatzeko txartela lortu du.

Kontsolazio txandan arituko dira Hondarribia, Hibaika eta San Juan Koxtape

Lanera joan dira, onena ematera, eta hala egin dute Oarsoaldeko eta Bidasoko hiru emakumeen traineruek. Ez dute lortu datorren igandeko hitzorduan ohorezko txandan aritzeko txartelik gaur, baina kontsolazio txandan arituko dira.

Hondarribiko Gizarte Zerbitzuen departamentua.

Gizarte Zerbitzuak indartzeko beharra nabarmendu du PSE-EEk

Koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko aurrekontu osoaren %17,17 gastatu duela udalak deitoratu du Iosu Alvarez sozialistak.

Gizarte politikak izango ditu ardatz Elkarrekin Podemosek

Ikasturte politiko berri honetan aurrera eramango dituzten proiektu eta proposamenak azaldu dituzte gaur agerraldian.

Erdiguneko tabernetan garatuko du ostalaritza elkarteak sentsibilizazio kanpaina.

Segurtasun neurrien garrantziaz sentsibilizazio kanpaina egingo dute hilaren 5ean eta 8an

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko kideak izango dira kanpaina aurrera eramateko arduradunak, eta jende pilaketak sor daitezkeen eremuetan egongo direla aurreratu dute.

Bueltan dira eskualdeko pentsiodunak

Hilabete luzeko etenaldiaren ostean, asteleheneroko elkarretaratzeak berreskuratuko ditu Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak.

2020-2021 ikasturtea erronka izango da irakasle, ikasle zein gurasoentzat.

Aurrez aurreko eskolak bermatzeko "koordinazioa" galdegin du PSE-EEk

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin elkarlana bultzatzeko eskatu dio Iosu Alvarez sozialisten bozeramaileak EAJren udal gobernuari.

Asteburuan COVID-19agatik 62 infektatu gehiago Bidasoan

Asteburuan COVID-19agatik 62 infektatu gehiago Bidasoan, horietatik 46 Irunen (24 larunbatean) eta beste hamasei Hondarribian.

Hondarribia Arraun Elkartea omenduko du Madrilgo Kirol Kontseilu Gorenak

Arraunean ikasi nahi duten kirolari berriei dei egin die Hondarribia AEk

2008. urtetik aurrera jaiotakoei luzatu die 2020-2021 denboraldirako deia arraun elkarteak. Irailaren 15ean finkatu dute horretarako hitzordua.

Zaindariaren Ohorezko kontzertua eskainiko du bandak, egungo egoerari egokituta

Datorren astelehenean (hilak 7) jarri dute hitzordua, 19:45ean, Junkaleko plazatxoan.

Hondarribia 1638. urtean.

Jaien sorrerarekin lotutako bi dokumentu historiko zabaldu ditu Arma Plazak

Aurten jairik egon ez arren, ekarpena egin nahi izan du Arma Plaza fundazioak, eta 'Setioa egunez egun' eta 'Egiaren kanta' izenpeko lanak zabaldu ditu.

COVID-19 kasuen gorakada Bidasoan: hamazazpi gehiago Irunen, zortzi Hondarribian

Gaztelumendi tabernako agerraldiaren harira Ficoban egindako 769 PCR probetatik bakarrak eman du positibo. Bidasoko Ospitalean egin behar dira aurrerantzean probak.

Erabiltzaile bat Bentako aparkalekuko TAO makinan ordaintzen.

Hilaren 15ean bukatuko da hondartzako eta Portuko ordainpeko aparkalekua

Aurten jairik ez dagoela-eta TAO zein aparkalekuko ordainketa zerbitzua mantentzea erabaki du Hondarribiko Udalak.

Irundarren kezka eta zalantzak argituko dituzte Erletxean, astelehenetik aurrera

Zazpigarrenez jarraian, bueltan da informazio eta salaketa bulegoa. 12:00etatik 13:00etara erabilgarri izango da, Kale Nagusiko 5. zenbakiko lokalean.

Xakearen munduan trebatzeko aukera eskainiko du aurten ere Bidasoa Xake taldeak

Urriaren 1ean hasiko dituzte ohiko klaseak. Osasun krisia dela eta, aurten partaideen kopurua murriztea erabaki du klubak.

COVID-19: zazpi kutsatu gehiago Irunen, bi Hondarribian

Osasun Sailak emandako datuen arabera, Irunen azken egunetan baino kutsatu gutxiago atzeman dira. Ficoban PCR probak egiten jarraitzen dute.

Udal Euskaltegia

Hilaren 11n zabalduko dute euskaltegiko izen-emate epea

2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du udal euskaltegiak datorren ostiralean. Maila guztiek eta aukera ezberdinek osatuko dute euskara ikasteko eskaintza.

Gehiago