Zaindariaren Ohorezko kontzertua eskainiko du bandak, egungo egoerari egokituta

Datorren astelehenean (hilak 7) jarri dute hitzordua, 19:45ean, Junkaleko plazatxoan.

Urteroko ohiturekin jarraituz, datorren astelehenean (hilak 7), urteroko Zaindariaren Ohorezko kontzertua eskainiko du Irungo Musika Bandak, Junkaleko Ama Birjinaren ohoretan. Halere, aurtengo saioa ez da ohikoa izango. Osasun larrialdiagatik, formatu murriztuan joko dute, kide gutxiagorekin.

Sarrerak gonbidapenarekin eskuratu beharko dira, plazan bertan, emanaldia hasi baino ordubete lehenago. Saioa, 19:45ean hasiko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.