COVID-19: zazpi kutsatu gehiago Irunen, bi Hondarribian

Osasun Sailak emandako datuen arabera, Irunen azken egunetan baino kutsatu gutxiago atzeman dira. Ficoban PCR probak egiten jarraitzen dute.

Antza, azken egunetan COVID-19agatik izan diren kutsatuen kopurua apaltzen ari da, Irunen bai behintzat. Atzoko datua: Irunen zazpi infektatu gehiago atzeman zituzten, eta bi Hondarribian. Gogoratu, Irunen Gaztelumendi tabernaren agerraldiaren haria PCR test masiboak egiten ari direla Ficoban.

Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostena osotasunean izateko, klikatu beheko estekan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.