2020/9/4

Hondarribiko Gizarte Zerbitzuen departamentua.

Gizarte Zerbitzuak indartzeko beharra nabarmendu du PSE-EEk

Koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko aurrekontu osoaren %17,17 gastatu duela udalak deitoratu du Iosu Alvarez sozialistak.

Gizarte politikak izango ditu ardatz Elkarrekin Podemosek

Ikasturte politiko berri honetan aurrera eramango dituzten proiektu eta proposamenak azaldu dituzte gaur agerraldian.

Erdiguneko tabernetan garatuko du ostalaritza elkarteak sentsibilizazio kanpaina.

Segurtasun neurrien garrantziaz sentsibilizazio kanpaina egingo dute hilaren 5ean eta 8an

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko kideak izango dira kanpaina aurrera eramateko arduradunak, eta jende pilaketak sor daitezkeen eremuetan egongo direla aurreratu dute.

Bueltan dira eskualdeko pentsiodunak

Hilabete luzeko etenaldiaren ostean, asteleheneroko elkarretaratzeak berreskuratuko ditu Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak.

2020-2021 ikasturtea erronka izango da irakasle, ikasle zein gurasoentzat.

Aurrez aurreko eskolak bermatzeko "koordinazioa" galdegin du PSE-EEk

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin elkarlana bultzatzeko eskatu dio Iosu Alvarez sozialisten bozeramaileak EAJren udal gobernuari.

Harrapatu, esterilizatu eta askatu, hori da katu koloniak kontrolpean izateko taldeak jarraitutako metodoa [Irudia: Hondarribiko Katuak].

[Erreportajea] Mauken arteko jardun isila

Katu kolonien ongizate zein kontrolerako lan egiten du Hondarribiko Katuak taldeak udalerrian. 2017. urtean beste izen batekin abiatutako proiektuaren jarraipena da.

[Erreportajea] Emozioak ardatz ikasgeletan

Astelehenean hasiko den ikasturtea erronkaz josirik dator. Zalantza, beldurra eta, batez ere, ilusioa, izango dira protagonista berriak. Ikasleen emozioen kudeaketak kezkatzen ditu profesionalak.

Hondarribiko Jaiak. Hilaren 7ko deskargak

Ez-festetako elizkizunak eta COVID-19 kasuen aurrean "gardentasun falta" salatu ditu EH Bilduk

Elizak antolatutako ekitaldiak "arduragabekeria" direla iritzi dio koalizio abertzaleak, eta koronabirusagatik kutsatzea ez dela "lotsagarria" gogorarazi dio EAJren udal gobernuari.

Zaindariaren Ohorezko kontzertua eskainiko du bandak, egungo egoerari egokituta

Datorren astelehenean (hilak 7) jarri dute hitzordua, 19:45ean, Junkaleko plazatxoan.

Hondarribia 1638. urtean.

Jaien sorrerarekin lotutako bi dokumentu historiko zabaldu ditu Arma Plazak

Aurten jairik egon ez arren, ekarpena egin nahi izan du Arma Plaza fundazioak, eta 'Setioa egunez egun' eta 'Egiaren kanta' izenpeko lanak zabaldu ditu.

COVID-19 kasuen gorakada Bidasoan: hamazazpi gehiago Irunen, zortzi Hondarribian

Gaztelumendi tabernako agerraldiaren harira Ficoban egindako 769 PCR probetatik bakarrak eman du positibo. Bidasoko Ospitalean egin behar dira aurrerantzean probak.

Erabiltzaile bat Bentako aparkalekuko TAO makinan ordaintzen.

Hilaren 15ean bukatuko da hondartzako eta Portuko ordainpeko aparkalekua

Aurten jairik ez dagoela-eta TAO zein aparkalekuko ordainketa zerbitzua mantentzea erabaki du Hondarribiko Udalak.

Gehiago