Biktima Bidasoko Ospitalean artatu behar izan zuten, Irungo Ertzain etxean bertaratu ostean.
Asteburuko estropaden ondoren bigarren jarraitzen du Hondarribiak, baina Santurtzitik bi puntura. Aresko bandera irabazi dute berdeek.
Dinamizatzaile talde batek Irun bisitatuko du datorren ostiralean. Kanpainarekin «herritarrak eta ostalaritzaren sektorea sentsibilizatu» nahi dituzte Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteak.
Garai berrira egokitzea aztertu ondoren, Fortuna Kirol Elkartekoek erabakiaren berri eman dute: ez da lasterketarik egingo.
Kasu gehienak Irunen izan dira, 43. Hondarribian, hamar kutsatu berri izan dira azken hiru egunetan.
Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta ekintzak diruz laguntzeko 27.600 euroko diru saila prestatu du Hondarribiko Udalak.
"Indarra" eta "erritmo dantzagarria" hedatzeko helburuarekin, 'Izokina' izenpeko kanta kaleratu berri du Marmoka musika taldeak.
Hamarka lagun bildu ziren larunbatean Etorbidearen zubian presidentea oroitzeko. 80 urte bete dira naziek Irunen entregatu zutenetik.
Irungo ostalaritza eta merkataritzaren egoeraren gaineko irakurketa egin du koalizio subiranistak, eta eskaera zuzena egin dio udal gobernuari.
Uztaila hasieran egin zuen publiko deialdia Hondarribiko Udalak, baina izurriaren bilakaera ikusirik, txapelketak bertan behera uzteko erabakia hartu du.
COVID-19ari aurre egiteko hartu beharreko neurriak ez betetzeagatik zigor espediente ugari zabaldu dituzte azken egunotan.
Turisten artean izandako harrera medio, zerbitzua mantentzea erabaki dute Hondarribiko Udalak eta Behemendi elkarteak.
Arratsalderako iragarritako eguraldiagatik hartu du erabakia kultura sailak. 'Asterix. Edabe magikoaren sekretua' filma proiektatzekoa zen.
Hiru autoren arteko talkagatik daude auto pilaketak. Bi zauritu izan dira, eta jada ospilatera eraman dituzte osasun larrialdi zerbitzuek.
Hilaren 21etik izan diren datu metatuei kasu egiten bazaie, azken egunetan 65 kasu pilatu dira Irunen eta beste 18 Hondarribian.
Kukairen 'Fair Play' ikuskizuna urrira atzeratu dute, eta CIMASUB eta bertso jaialdiak Soroetako pilotalekura lekualdatu dituzte.
Jaurlaritzako Osasun Sailak jaso eta zabaldu dituen datuen arabera, atzo Bidasoan atzeman ziren kasu guztiak Irungo biztanleenak dira.
Urriaren 25ean egitekoa zen maratoi erdia izurriaren eraginez bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.
Azken irteeretan bezalaxe, maskara eramatea derrigorrezkoa izango da, eta partaideak bederatzi kideko bi taldetan banatuko dira.