Jaietako kartel, erakusleiho eta argazki lehiaketak, bertan behera

Uztaila hasieran egin zuen publiko deialdia Hondarribiko Udalak, baina izurriaren bilakaera ikusirik, txapelketak bertan behera uzteko erabakia hartu du.

Jaietako argazki eta kartel lehiaketa bertan behera utzi ditu azkenean udalak. Jaietako argazki eta kartel lehiaketa bertan behera utzi ditu azkenean udalak.

Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, Hondarribiko Jai Nagusietako Kartel, Argazki eta Erakusleiho lehiaketak bertan behera uzteko erabakia hartu du. Uztailaren hasieran argitaratu zuen deialdia udal gobernuak, nahiz eta pandemiaren eboluzioari erreparatuta, lehiaketak bertan behera uztea hobetsi du. 

Txomin Sagarzazu alkateak azaldutakoaren arabera, udalak gutun bana igorri die parte hartzaileei «egindako ahalegina» eta «dedikazioa» eskertuz zein sortutako «enbarazuengatik» barkamena eskatuz.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.