Konfinamenduaren laugarren eguna bete da gaur, baina konfinamendu hori egunero hautsi behar dute, derrigorrean, hamarnaka eta hamarnaka langileek; batzuek ezinbestekoa delako bere lana gizartearentzat, beste batzuk enpresek ez dutelako erabakirik hartzen, eta gobernuek ez dutelako ezer zehatzik esaten gaiaren gainean.
Aurrez aurreko eskolen etetea abisu berria jaso arte luzatu dute.Ikasleek etxetik lanean jarraituko dute.
Koronabirusaren aurrean, konfinamenduaren eta udalak ezarritako neurrien inguruko lehen balorazioa egin dute.
AP-8 autobidetik Irungo hirigunera (Oinaurretik) doan sartzeko sarrera eta irteera berria martxan dela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurriek eragina izan dute hirian. Herritar oso gutxi aurki daitezke egunotan kaleetatik, konfinamenduaren ondorioz.
Zerbitzuen sektorean lan egiten dutenen beldurra agerian gelditzen ari da Hondarribian. Egoerak eragindako ondorioak apaltzeko etxerako zerbitzua eskaintzeko erabakia hartu du Tatapas gastrotekak.
Covid-19ari aurre egiteko Espainiako Gobernuak agindutako neurriek data aldatzera behartu dute kultura saila.
Eusko Jaurlaritzak abiatutako iniziatiban parte hartzeko interesa duten lagunek, boluntario moduan edo laguntza eskatzaile gisa, telefono bidez eman beharko dute izena.
Txomin Sagarzazu alkateak erabiltzaileen «ezinbesteko beharrak» zerrendatzen ari direla ohartarazi du haiekin elkarlanean jarraitzeko larrialdi egoera luzatu bitartean.