
Atzoko Behobia-Donostian helmugara iritsi ziren 110 roller kirolarietatik, 21 Oarso Bidasokoak izan ziren. Amale Mugikaren lana, oso nabarmentzekoa.

«Hasierako bideari» jarraipena eman nahi diotela aipatu du Sagarzazuk; baita epe hurbil eta ertainera begirako bidea jorratzeko «fundazioaren gaineko hausnarketarekin jarraitu ere».

Hilaren 30era bitarte, Iñigo Lagarde irundarraren azken obra ikusteko aukera izango da. Puzzlez osatutako 3D itxurako miniatura ugari daude ikusgai.

Gizonen eta emakumeen kategorietan ziztu bizian iritsi diren lehen bi hondarribiarrak izan dira Llorente eta Behobide, 1:09:50 eta 1:22:52 denborekin, hurrenez hurren.

Behobia-Donostia lasterketako helmugara 515 irundar iritsi ziren atzo. Horien artetik azkarrenak, Olatz Zabala eta Javi Urbano.

Hirugarren kategoriako C taldeko lehiaketan parte hartzeaz gain, hori antolatzea egokitu zaio Hondarribiko Marlaxka xake elkarteari; klubeko ordezkaritza zabala ari da parte hartzen.

Irungo futbol, saskibaloi, eskubaloi eta mahai tenis talde nagusiek asteburuan jokatu dituzten partiden emaitzak.

Herriko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden emaitzak, senior eta gazte mailetakoak.