Claudia Behobide eta Joseba Llorente izan dira hondarribiar bizkorrenak
Gizonen eta emakumeen kategorietan ziztu bizian iritsi diren lehen bi hondarribiarrak izan dira Llorente eta Behobide, 1:09:50 eta 1:22:52 denborekin, hurrenez hurren.
Hondarribiko 143 herritarrek parte hartu dute 2019ko Behobia-Donostian. Horien guztien artean, Claudia Behobide nagusitu zen emakumeen kategorian, 1:22:52 denbora eginda. Gizonen artean bestalde, Joseba Llorentek eskuratu zuen emaitzarik onena 1:09:50 denborarekin.
Ondokoa da Hondarribiko korrikalarien podioa:
Emakumeak
- Claudia Behobide (1:22:52)
- Maider Amiano (1:34:24)
- Lur Altzibar (1:35:48)
Gizonak
- Joseba Llorente (1:09:50)
- Jon Lorenzo (1:10:30)
- M’Barek Ait (1:10:37)
Bertan ikus daiteke Behobia-Donostian parte hartutako hondarribiarren sailkapen orokorra.