Gipuzkoako xake txapelketaren laugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan

Hirugarren kategoriako C taldeko lehiaketan parte hartzeaz gain, hori antolatzea egokitu zaio Hondarribiko Marlaxka xake elkarteari; klubeko ordezkaritza zabala ari da parte hartzen.

Marlaxka Xake Elkartea

Larunbateko partidaren irudia

Hondarribia Marlaxka Xake Elkarteak jakitera eman duenez, Gipuzkoako banakako hirugarren kategoriako C taldeko laugarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean, Kasino Zaharrean. Hondarribiko elkartearen ordezkaritza zabalak parte hartu zuen lehiaketan; hemeretzi lehiakidetik hamabost Marlaxkakoak ziren. Enrike Oiarzabal nazioarteko arbitroa epai nagusi bezala aritu zen, Daniel Garmendiaren eta Goio Uriarteren laguntzarekin.

Sailkapen orokorraren lehenengo bi postuak. Hondarribikoak ez diren bi jokalariek bete zituzten arren, Marlaxkako Jokin Etxaniz eta Ibon Muñoz  hirugarren eta laugarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Hilabete honetan zehar larunbatero jokatuko dituzte partidak hirugarren kategoriako C taldekoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.