Martxoaren 2tik, Gaintxurizketa inguruan eraikitzen ari diren AHTaren tuneleko obrak geldirik daudela salatu du ELAk, langile guztiak etxean daudela.
Psilocybeneak oilar borroka, eta Los Payos eta Son de rue hip-hop taldeen kontzertuak antolatu ditu ostiralerako. HITZAk bi sarrera zozkatuko ditu.
Erregionaleko Hondarribiak 3-7 irabazi dio Intxaurdiri eta lehen itzuliko hirugarren garaipena lortu du. 20 minuturen faltan 3-4 zihoazen.
Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema jaialdiko sei film labur proiektatuko dituzte Kultur Etxean, horietako bat saritutakoa.
Herritar talde batek antolatu du elkarretaratzea. 12:00etan hasiko da, San Juan plazan. Hamabost minutuko isilunea egingo dute.
Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren aurtengo edizioan lehenengoz 12-16 adin tarteko gazteek parte hartuko dute. Sari emate ekitaldia 19:00etan hasiko da.
Txinzerrek zakarrontzi bikoitzak jartzearen kontra azaldu da, inguruko herrietan aspaldi ari direlako erabateko bereizketa egiten.