Almerian hil duten haurra gogoan izango dute Irunen

Herritar talde batek antolatu du elkarretaratzea. 12:00etan hasiko da, San Juan plazan. Hamabost minutuko isilunea egingo dute.

gurasoak

Elkarretaratzearen helburua da hildako haurraren senideei babesa adieraztea.

Justizia Gabrielentzat, denak gara Gabriel leloarekin, elkarretaratzera deitu dituzte irundarrak larunbat eguerdirako. Irundar talde batek antolatu du, Almerian (Andaluzia, Espainia) hil duten Gabriel Cruz haurraren kasuaren harira. 12:00etan hasiko da hamabost minutuko elkarretaratze isila, eta bertarako prestatu duten leloa daraman pankarta bat izango du buruan. Ondoren, euskaraz eta gaztelaniaz, agiria irakurriko dute deitzaileek: “Gabrielen familiari babesa adieraztea da gure asmoa”. Hizketaldian, desagertuta dauden beste hainbat pertsona izango dituzte gogoan, “Yeremy Vargas, Marta del Castillo… Gure babesa dute haien familiek”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.