Zinegoak jaialdia Bilbotik Hondarribira hurbilduko da ostegunean

Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema jaialdiko sei film labur proiektatuko dituzte Kultur Etxean, horietako bat saritutakoa.

MARGUERITE Zinegoak

‘Marguerite’ filmeko fotograma bat

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiak geldialditxoa egingo du Hondarribian. Ostegun honetan izango da, 20:00etan, Denda kaleko Kultur Etxeko areto nagusian. Bilboko jaialdian proiektatu eta lehiatu diren sei film proiektatuko dira herrian, horien artean Marianne Farleyk zuzenduriko Marguerite, Fikziozko edo Dokumentalezko Film Labur Onena izendatu dutena. Gainontzekoak honakoak dira: The migrant mixtape, Tailor, Little potato, Tarde para el recreo eta Ornitorrinco. Zinemaren eta artearen bidez identitate, genero eta sexu aniztasunaren gaietan sakontzea da jaialdiaren helburua. Badira urte batzuk Zinegoakek Hedapenak atala abiatu zuela. Horren bitartez, jaialdian erakutsitako filmetako batzuk Bilbotik kanpora erakusten dira. Horrela, publikoari jaialdira hurbiltzen errazten zaio, eta ikus-entzunezkoen difusioa sustatzen da, zine areto komertzialetara ez baitira heltzen pelikula gehienak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.