Oilar gehiegi oilategian

Psilocybeneak oilar borroka, eta Los Payos eta Son de rue hip-hop taldeen kontzertuak antolatu ditu ostiralerako. HITZAk bi sarrera zozkatuko ditu.

Son de rue hip-hop taldea

Son de rue hip-hop taldea

Oilar borroka egingo dute ostiralean Psilocybenea aretoan, 21:00etan hasita. Hip-hop abeslarien arteko lehiak izango dira, nor baino nor, zein harrotuago, zein oilartuago, ariko dira raperoak oholtza gainean. Horrez gain, Los Payos eta Son de rue taldeen kontzertuak ere sartuko dira gaualdian. Sarrerak 3 euroan salduko dituzte leihatilan. Hondarribiko HITZAk bi lagunentzako sarrera bana ditu, harpidedunen artean zozkatzeko.
Parte hartu
Psilocybe Musika Elkarteak 25 urte beteko ditu aurten, eta 10 urte Psilocybenea aretoak (irakurri erreportajea). Egitarau berezia antolatzen ari dira eta, oraindik jakinarazi ez duten arren, aurrekariekin dagoeneko berotzen ari da urteurrena. Otsailaren 17an OnDUBrribi#1 jaialdia antolatu zuten, eta aste honetan Mendeluko aretoa oilategi bilakatuko da lehen aldiz. Eta hurrengo hilabeteetan, adi!, besteak beste, Moaning, Jetbone, Shellac eta The Scientists bandek bisitatuko baitute Psilocybenea. Emanaldi horietarako ere sarrerak izango ditu HITZAk zozketatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.