Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Borrokatu, gozatu eta irabazi egin du Hondarribiak

Erregionaleko Hondarribiak 3-7 irabazi dio Intxaurdiri eta lehen itzuliko hirugarren garaipena lortu du. 20 minuturen faltan 3-4 zihoazen.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/03/13
Erregionaleko taldea

Erregionaleko taldeko neskak, igoera faseko partida batean

Borrokatu eta gozatu, hori da Hondarribia FE-ko Erregionaleko talde sortu berriaren helburua bigarren fasean. Lehen urtean mailari egokitzea zuten helburua eta, ahal izanez gero, denboraldiko bigarren zatiari begira igoera faserako sailkatu. Hori ere lortu zuten, eta bigarren fasean partida guztiak borrokatzea, futbolaz gozatzea eta haiek baino hebeak diren taldeengandik ikastea bilatzen du Senior Mailako Hondarribiko talde gazteak. Igandean Donostian horretarako denerako aukera izan zuten, igoera faseko lehen itzuliko azken partidan. Intxaurdiren zelaia bisitatu zuten hondarribiarrek. Etxekoak ziren faborito, 12 puntu zituztelako eta Hondarribiak 6 bakarrik. Baina irabaztera atera ziren berdeak, eta asko borrokatuta, irabazi egin zuten, baita gozatu ere: 3-7 izan zen azken emaitza. Partida guztian borrokatu eta gero azken 20 minutuetan oinarritu zuten hondarribiarrek garaipena. Emaitzak kontrakoa azaltzen duen arren, partida ez zen erraza izan hondarribiarrentzat. Egia da markagailuan aurreratu zirela, Maite Riverak 4. minutuan sartutako golari esker. Baina etxekoak berdinketaren bila oldartu ziren, eta 10. minutuan bi gol sartu zituzten; 0-1etik 2-1era minutu batean, Nagore Cuadradoren bi golei esker. Hondarribiko taldea, baina, ez zen behera etorri, eta segituan berdindu zuen markagailua; Kajal de Juanek 14. minutuan ezarri zuen 2-2koa. Eta atsedenaldiaren aurretik markagailua irauli zuten hondarribiarrek Garazi Zumetaren bitartez (36an). Bigarren zatian ere bi taldeentzako izan ziren gol aukerak, baina Ainhoa Iñarraren neskek asmatu zuten gehiago. 62.ean Nora Fletak laugarrena sartu zuen, eta hiru minutura donostiarren erantzuna iritsi zen (3-4). Baina hortik aurrera hondarribiarrak gehiago izan ziren, eta beste hiru gol ospatzeko aukera izan zuten. Aiora San Miguel (70), Fleta berriro (82) eta Ainhoa Laguna (90) izan ziren azken hiru golen egileak. Hobetzeko aukera Igoera faseko lehen itzulia zortzigarren postuan bukatu dute hondarribiarrek, 9 punturekin (ikusi sailkapena). Talde oso gaztea da —jokalari ia guztiak Gazte Mailako adina dute—, eta eskarmentu handiko aurkarien kontra lehiatzea egokitu zaie aurten. Baina azkar ikasten ari dira, eta Intxaurdiren kontra erakutsi dute bezala, partida guztietan lehiatzeko prest daude. Osasuna lagun badute, lehen itzuliko bederatzi puntuak hobetzeko aukera izan dezakete bigarren bueltan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.