Txingudi Korrika lasterketa oso maila onekoa izan zen. Gizonetan errekorra, eta 109 korrikalari 40 minutuetatik behera. Antolatzaileak, pozik.
Irungo Udaleko Gazteria sailak, 16 eta 30 urte bitarteko gazte boluntario irundarrei bideratutako zerbitzu berria aurkeztu du gaur.
Atzo, 12:00etan, Zabaltza plazan bozketa sinbolikoa egin zuten. Ondoren, Colon pasealekuan, giza kate erraldoia osatu zuten.
Hondarribiko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen emaitzak, maila guztietakoak.
Mareengatik arratsaldez egingo da aurten Amute-Kostako jaietako auzotarren arteko arraun proba. Parte hartzera deitu du auzo elkarteak.
Piknika antolatzen ari dira Hondarribiko Fenomena Rock jaialdiaren bigarren ekitaldirako. Larunbatean egingo dute, Alde Zaharrean.
Katalunian 844 zauritu eragin zituen errepresioaren kontrako kazerolada egin dute Hondarribian. Sare sozialen bitartez egindako deialdia Euskal Herri osora zabaldu zen.
Irun eta Hondarribiko herritarrei bideratuta egongo da anbulantzia medikalizatu berria, eguneko 24 orduetan eta 365 egunez.