Mareengatik arratsaldez egingo da aurten Amute-Kostako jaietako auzotarren arteko arraun proba. Parte hartzera deitu du auzo elkarteak.
Ez du Eusko Label Ligakoen oihartzunik izango, ez da Kontxa bezain ikusgarria izango, baina arraun denboraldian klasikoa bihurtzen ari da Hondarribiko Amuten egiten den estropada, Amute-Kostako Bandera. Asteburuan ospatuko dituzte amutearrek auzoko jaiak eta igandean egingo dute arraun. Marea ordutegiak baldintzatuta, arratsaldeko 17:00etan bogatuko dute Jaitzubia errekan, ehunka hondarribiarren aurrean.
Auzotarrak auzotarren kontra ariko dira, traineru mistoetan, Amute-Kostako bandera zeinek irabazi erabakitzeko. Auzo Egintza elkartetik deia egin diete parte hartu ala ez zalantzan dauden auzotarrei.
Posta elektronikoz egin dezakete.
Aurten ere Amute-Kosta auzoko bandera egongo da jokoan igandean