Piknika antolatzen ari dira Hondarribiko Fenomena Rock jaialdiaren bigarren ekitaldirako. Larunbatean egingo dute, Alde Zaharrean.
Larunbatean egingo dute Fenomena Rock jaialdiaren bigarren ekitaldia Hondarribiko Alde Zaharrean. Fenomena Kultur Elkarteak antolatzen du eta asteazkenean aurkeztuko dute, udaletxean. Musika egitarauari dagokionez, iazkoa baino zabalagoa izango da,
lau talde eta hiru DJ programatu baitituzte. Eta berrikuntzen artean, bi nagusi. Batetik, ostiralean Martxel Mariskalek rock letrei buruzko hitzaldia emango du.
Eta bestetik, larunbaterako, piknika antolatzen ari dira. Paella handi bat prestatuko dute Kasino Zaharreko lorategietan, edo hobe esanda, bi paella handi, haragiarekin edo barazkiekin aukeran (glutenik gabe). Kontzertuen aurretik bazkaldu nahi duenak 10 euroren truke egin dezake, txartelak Etxeberria eta Petit Tremé tabernetan, edota Ttopara kafetegian erosita.
Loco Sound of Topaz DJa, iazko Fenomena jaialdian