2015/10/7

Solas Jolas udalekuek harrera ona izan dute

Orotara, uztaila eta abuztua artean, 480 umek gozatu dute euskarazko udalekuekin. Udala pozik dago Solas Jolas egitasmoak jasotako emaitzarekin.

Lurgorri gaineko errepidearen pitzadurak eta horma konponduko dituzte

Lanek hilabete inguru iraungo dute, eta trafikoak zabalik jarraituko du, semaforo bidez arautuko baita. Errepidea eta Lurgorriko etxe aurreko horma konponduko dituzte.

Erandioko hilketaren kontrako elkarretaratzean egongo da EH Bildu

Horrelakorik berriro ez gertatzeko zehar lerro bezala lan egin behar dela esan du Irungo EH Bilduk.

Abenduaren 3an banatuko dituzte Irun Ekintzan Sariak

Irun Ekintzan Sarietarako hautagaitzak hilaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Zatikako Lurralde Planak eragina izango duen herrietako eragileek bilera deitu dute Txerrimuñon

Batzarraren helburua planaren gaineko informazioa trukatu eta parte hartzaile guztien artean erantzun bateratua adostea dela azaldu dute deitzaileek.

Hondarribiko Mintzalagunan izena eman daiteke

Hilaren 15era arte eman daiteke izena Mintzalagunan. Bertan parte hartzeko bi baldintza daude: euskaraz komunikatzeko gai izatea, eta astean ordubetez biltzeko konpromisoa hartzea

CBA-ko tailer eta ikastaroak, prest

Ikust Alaian egiten zirenek jarraipena izango dute CBA liburutegi berrian.

Abotsanitz egoitza

Abotsanitz-ek herritarrentzako zerbitzua abiatu du

"Informazioa elkar trukatu, ideiak jaso, kexak, iradokizunak, laguntza eskaini", nahi dute egin zerbitzu honen bitartez.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago