CBA-ko tailer eta ikastaroak, prest

Ikust Alaian egiten zirenek jarraipena izango dute CBA liburutegi berrian.

CBAren sarrera

CBAren sarrera

Gaur zabaldu dute Carlos Blanco Aginaga (CBA) udal liburutegi berrirako prest dituzten tailer eta ikastaroetan izena emateko aukera. Horietan izena San Juan plaza azpiko kultur azpiegituran bertan eman behar da, baina telefonoz ere egin daiteke eskaera, 943 50 54 21 zenbakira deituz. Plazek muga dute, eta izena eman ahala onartuko dituzte partaideak. Astelehenean hasi zen normaltasunez zerbitzua ematen CBA, honako ordutegiarekin: 09:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera, eta 08:30etik 13:00etara larunbatetan. Azterketa boladan zabal daiteke ordutegi hori. Honakoak dira ikasturte berriko tailerrak:
  • Irakurketa kluba hilabete bakoitzeko astearte batean bilduko da, 19:00etatik 20:30era. Mertxe Tranchek gidatzen du.
  • Libroforum iniziatiba hilabete bakoitzeko astelehen batean egingo dute, 19:00etatik 20:30era, Marian Benitezek gidatuta.
  • Idazketa irudimentsuko tailerra hamabostero egingo dute (astelehenetan) 19:00etatik 20:30era. Itziar Sistiaga da koordinatzailea.
  • Frantseseko tertuliak hamabostero egingo dituzte, ostiralarekin, 16:00etatik 17:30era. Monica Zafra da arduraduna.
  • Olerki tailerra hilabete bakoitzeko ostiral batean egingo dute, 17:30etik 19:30era, Jesus Rodriguezek koordinatuta.
  • Literatura mintegia, Carlos de Agustinen gidaritzapean, hilabete bakoitzeko ostegun batean, 18:00etatik 20:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.