Lurgorri gaineko errepidearen pitzadurak eta horma konponduko dituzte

Lanek hilabete inguru iraungo dute, eta trafikoak zabalik jarraituko du, semaforo bidez arautuko baita. Errepidea eta Lurgorriko etxe aurreko horma konponduko dituzte.

Faroko bidean, pitzadurak errepidean

Faroko bidean, pitzadurak errepidean

Higerreko itsasargia doan Lurgorri gaineko errepidea konponduko du datozen egunetan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zehazki, 50 metroko zatia da konponduko dena, errepidearen 2,220 eta 2,270 kilometroen arteko bidea. Hain juxtu, Lurgorriko etxeen gaineko zatia da, eta errepideko pitzadurak konpontzeaz gain, errepide eta etxeen arteko horma ere berrituko dute. Udalak esan duenez, hilabeteko epean eginda egongo dira lanak, eta trafikoa ez da moztuko, semaforo bidez arautuko baita. Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak xehetasun gehiago eman ditu. Hala, esan du, errepidea konpontzeaz gain, etxeen eta bidearen arteko 3-4 metro altuerako horman (50 metroko luzera du), sendotze eta berritze lanak egingo dituztela: lehen 19 metroetan sendotu egingo da, erdiko 11k erabat berrituko dituzte, eta gainontzeko 20ak sendotuko dituzte ere. Irailean hasi nahi zituen udalak lan horiek. Baina Itsasargiaren inguruan dauden establezimenduen eskariz, horiek atzeratzea erabaki zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.