Abenduaren 3an banatuko dituzte Irun Ekintzan Sariak

Irun Ekintzan Sarietarako hautagaitzak hilaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Irun Ekintzan Sariak

Irun Ekintzan Sariak

Herriko enpresen berrikuntza eta ekintzailetza aitortzen dituzten Irun Ekintzan Sariak abenduaren 3an banatuko dituzte, Ficoban. Urriaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte oinarriak sarietan egon nahi duten enpresek. “Berrikuntza kultura hori aitortu nahi dugu, zerotik hasita merkatura irekitzea lortu duten ideiak horiek, eta hainbat kasutan hiriaren izena mundu osora zabaldu dutenak. Made in Irun talentua”, adierazi du Miguel Angel Paez Ekonomia Bultzatzeko delegatuak. Lau sari izango dira banatuko dituztena: hogei langiletik gorako enpresari saria eta 3.000 euro, hogei langiletik beherako enpresari saria eta 3.000 euro, zerbitzuetako enpresari saria eta 3.000 euro, eta ideia berritzaileari saria eta 1.000 euro. Hautagaitzak Bezeroen Arreta Zerbitzuan edo www.irun.org webgunean entrega daitezke.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.