Solas Jolas udalekuek harrera ona izan dute

Orotara, uztaila eta abuztua artean, 480 umek gozatu dute euskarazko udalekuekin. Udala pozik dago Solas Jolas egitasmoak jasotako emaitzarekin.

Solas Jolasen saio bat

Solas Jolasen saio bat

Gaur egin du Solas Jolas udalekuen gaineko balorazioa Josune Gomez Irungo Udaleko Euskara ordezkariak. Udan, euskaraz eta aisiaz lagun giroan gozatzeko jarduera izan da, uztailean eta abuztuan egindakoa: bost ikastetxek eta 480 umek parte hartu dute Urtxintxa Eskolak koordinatutako egitasmoan. Datuokin gustura agertu da Gomez. Datuak, eta iritziak esku artean egin du agerraldia Euskara zinegotziak. Hala, euskarazko udalekuetan parte hartu duten familiek inkesta bidez esandakoaren arabera, oso gustura daude bai familiak bai haurrak udalekuek izan duten bilakaerarekin, eta bereziki hezitzaileen lana nabarmendu dela adierazi du udal ordezkariak. Inkestetan ere zer hobe daitekeen iradoki dute familiek: udalekuak hilabete osokoak izatea hiru astekoak beharrean, eta egun bakoitzeko jarduera gutxienez ordu erdiz luzatzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.