
Duela 39 urte hil zuen Guardia Zibilak Josu Zabala tiroz, Hondarribiko Alardean parte hartzen ari zela. Omenaldia egin diote gaur, hil zuten toki berean.

Aurten ere plastiko eta kartel beltzek Kale Nagusia ilundu duten arren, txilibitu, danbor eta hotsen artean desfilatu du Jaizkibel konpainia parekideak.

Arartekoak "baldintzarik gabeko aitortza" adierazi die Jaizkibel konpainiaren desfilean "lagunduko edo parte hartuko duten pertsona guztiei".

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak babesa azaldu dio Jaizkibel konpainiari, eta harrera egingo dio bihar udaletxearen atarian, Ana Alberdi idazkari nagusiarekin batera.

Markel Olano ahaldun nagusiak adierazi du Jaizkibeli harrera egiteak "tentsio maila igotzen lagunduko" lukeela.

Arma Plazako turismo bulegoan eta San Pedro kaleko Txantxangorri tabernan eros daitezke sarrerak, 25 euroan.

Faborito zergatik diren erakutsi dute Hondarribiak eta Bermeok. Orio eta Kaiku sailkatu dira lehen txandarako, baina aukerarik gabe geratu dira.

11:00etan bota dute Haurren Txupinazoa udaletxeko balkoitik eta horrekin hasi dira Hondarribiko Jaiak, globo eta konfetti uholdearekin.

Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatuko dute gaur. Bi faborito daude: Hondarribia eta Urdaibai. Bermeoko taldea lehen txandan joango da, eta Hondarribia, bigarrenean

Gaur dituzte konpainia gehienek Alardea prestatzeko azken entseguak. Guztira, hamabost konpainiak entseatuko dute gaur.

Laugarrenez egingo dute Expogrow kalamuaren azoka Irungo Ficoban. Baina azoka baino askoz gehiago da.

Suziriaren hotsa entzun bezain pronto abiatu dira txistulariak Kale Nagusitik eta Titi-Biliti doinuak zabaldu dituzte hirigune historikoan; arratsaldean berriro ariko dira kalez kale, txistua joz.

Hasteko, bost udaltzaineko talde bat prestatu dute zerbitzua emateko. Udan, udaberrian eta udazkenean emango dute zerbitzua batez ere.

Hondarribiko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek sexu erasoen kontrako agiria kaleratu dute jaien atarian.

Atzo egun luzea izan zuten hondarribiarrek. Gaur ekitaldi irmoz beteriko eguna da, baina izango da dibertitzeko aukerarik ere.

Amaia eta Estibalitz Gezala ahizpek eta Nerea Seijok, hirurek bogatu dute Madalen ontzian. San Juanek irabazi du lehen jardunaldia, baina Hibaika bi segundora sartu da.

Abotsanitz, EH Bildu eta PSE-EE alderdiek, Hondarribiko Gazte Asanbladak, Muara eta Olagarro kultur elkarteek, LAB eta ELA sindikatuek eta Egiari Zor Fundazioak bat egin dute omenaldiarekin , eta Hondarribiko udalak laguntza eman du.

Igoerako lehen maldetan erritmoa aldatu du donostiarrak eta inork ezin izan dio jarraitu. Emakumeetan, hiru bidasoar igo dira podiora.

Lehen ekitaldian, Donostiako Kresala, Zumarragako Irrintzi eta Tolosako Udaberri taldeak saritu dituzte, "jaiaren mamia aldatu gabe eta erakundeen laguntzaz", jaietan emakumeen parte hartzea lortu dutelako.

Isidra Javier Expositok irabazi du aurten Hondarribiko Jaietako Balkoi Loredunen Lehiaketa.