Titi-biliti doinuez berotzen doa giroa

Suziriaren hotsa entzun bezain pronto abiatu dira txistulariak Kale Nagusitik eta Titi-Biliti doinuak zabaldu dituzte hirigune historikoan; arratsaldean berriro ariko dira kalez kale, txistua joz.

Hondarribiko Jaiak 2015 hasiera ofiziala Titi-Biliti

Damaso Urangak jaurti du jaien hasiera ofizialeko suziria

Alde Zaharra goraino bete da gaur eguerdian Hondarribiko jaietako bigarren eguneko hainbat ektitaldi bertatk jarraitzeko. Atzotik ari dira hondarribiarrak jaiez gozatzen, baina hasiera ofiziala gaur egin da. Damaso Uranga apaizak bota du txupina paradorreko balkoitik, alkatearen eskutik Hiriko Intsignia jaso aurretik. Udaletxeko areto nagusian jaso du intsignia Don Damasok. Suziriaren hotsa entzun bezain pronto abiatu dira txistulariak Kale Nagusitik eta Titi-Biliti doinuak zabaldu dituzte hirigune historikoan; arratsaldean berriro entzungo da titi-biliti hotsa, Bandaren eskutik. Haurren Danborrada ere iritsi da Alde Zaharrera eguerdian, Portura jaitsi aurretik. Danborrada hobetzeko saiakera egin dute aurten, protagonistak haurrak izan daitezen. Hobekuntzak izan badira, baina oraindik guraso asko dira antolatzaileen gomendiei kasurik egin ez eta ekitaldia oztopatzen dutenak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.