Sexu erasorik gabeko jaiak nahi ditu udalak

Hondarribiko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek sexu erasoen kontrako agiria kaleratu dute jaien atarian.

Sexu erasorik gabeko jaiak

TASen elkarretaratze bat

Salbuespenik gabe, Hondarribiko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek sexu erasoen kontrako agiria kaleratu dute jaien atarian, “inoren aurkako jarrera bortitzik” gabeko jaiak nahi dituztela adierazteko. Halaber, herritarrei eskaera egiten diete “sexu erasoak gerta daitezkeen egoerak sihesteko”. EAJk, Abotsanitzek, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk sinatu dute eta honela dio, hitzez hitz:

Indarkeriarik gabeko jaien alde. Zure esku ere badago.

Hondarribiko Udalak sexu erasorik gabeko jai nagusien aldeko konpromisoa adierazten du, inoren aurkako jarrera bortitzik onartuko ez duelarik. Udalbatzak tinko defendatzen du pertsona guztiekiko errespetuan eta berdintasunean oinarrituta dagoen gizartea, non hiritarrek kalera atera eta jaiez lasaitasunez eta segurtasunez goza dezaketen. Udalak sentsibilizazio ekintzak abian jartzeaz gain, hiritarrei laguntza eta sexu erasoak gerta daitezkeen egoerak saihesteko eskatzen die.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.