Hilaren 11n izango da festetako esku pilota jaialdia

Arma Plazako turismo bulegoan eta San Pedro kaleko Txantxangorri tabernan eros daitezke sarrerak, 25 euroan.

Hilaren 11rako antolatu dute Hondarribiko jaietako esku pilota jaialdia, 18:00etan. Bi partida handi ikusteko aukera izango da Jostaldin eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 25 euroan. Arma Plazako turismo bulegoan eta San Pedro kaleko Txantxangorri tabernan eros daitezke.
jaietako pilota jaialdia

Donostia Hiriko Torneoko podioa

Lehen partidan Retegi Bi-Irusta eta Irribarria-Tolosa bikoteak izango dira aurrez aurre. Jaialdiko partida nagusian, aldiz, Altuna eta Merino finkoak dira, baina oraindik aurkariak ez dituzte ezagutzen. Ezkurdia-Zubieta edo Mtz. Irujo-Barriola, bi bikote horietako bat izango da. Mtz. Irujo-Barriola izanez gero, aurtengo Donostia Hiriko Torneoko finalaren errepikapena litzateke. Atano III. frontoian Irujo-Barriola nagusitu ziren (22-17).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.