2015/9/4

Elkarrizketa eta adostasun prozesua burutu, eta alardea udalak antola dezala nahi du EH Bilduk

Udalak alardearen gatazkari ez ikusiarena egiteari utzi behar diola uste du koalizioak, eta motore izan behar duela elkarrizketa eta adostasun prozesu anitz eta parte hartzaile batean.

Oarsoaldean eta Bidasoan inbertsioak lagunduko ditu Jaurlaritzak

Europako Batzordeak pobretzat jo dituen eskualdeetan inbertsioak sustatzeko plana aurkeztu du Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak

Oarso Bidasoko Hitza
Hondarribiko jaiak nabarmena

Bota ditzatela ja txupinak

Igandean hasiko dira Hondarribiko Jaiak, ofizialki astelehenean, baina asko bihartik murgilduko dira jai giroan. 99 ekitaldi bildu ditu Guadalupeko Amaren omenezko jaien egitarauak.

Asier Perez-Karkamo

Mercadonak Irunen saltokia egiteko lizentzia lortu du

Mercadona Arason eraikitzeko lizentzia lortuta, litekeena dena da saltokia eraikitzeko lanak urrian hasi eta zortzi hilabetez luzatzea.

Jaizkibel konpainia Kale Nagusian Abotsanitz

Abotsanitzek bi desfileei egingo die harrera

Abotsanitz alderdiko hiru hautetsiek harrera egingo diote Alardeari hilaren 8an, ezker abertzaleak azken urteetan izan duen jarrera aldatuz. Jaizkibel konpainia ere errezibituko dute.

Asier Perez-Karkamo

Amenabarren kontra hasiko du denboraldia bihar Bidasoa-Irunek

Amenabarren kontra jokatuko dute irundarrek, Gipuzkoako derbian, Zarautzen. Igoera dute helburu Bidasokoek.

Ama Guadalupekoa

Ama Guadalupekoa ala Bou Bizkaia

Hondarribia eta Bermeo, Bermeo eta Hondarribia. San Miguel ligako bi traineru onenek berretsi zuten atzo aurtengo Kontxako estropada irabazteko faborito nagusiak direla, ia bakarrak.

Asier Perez-Karkamo
Jaizkibel konpainia Hondarribia, Berdintasunaren Hiria saria

Hondarribia, Berdintasunaren Hiria saria banatuko dute gaur

Donostiako Kresala, Zumarragako Irrintzi eta Tolosako Udaberri taldeek jasoko dute, "jaiaren mamia aldatu gabe eta erakundeen laguntzaz, emakumeen parte hartzea lortu duten taldeen izenean".

Asier Perez-Karkamo

Urkullurekin batera agerraldia egingo dute gaur Errenteria eta Irungo alkateek

Urkulluk 'Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri (1960-2010)' proiektua aurkeztuko die 128 alkateri. Agerraldian hiru alderditako ordezkariak izango dira: EH Bildu, PSE-EE eta EAJ.

Bidasoko Hitza
Marmoka taldea

Marmoka taldea: "Gure soinua bilatzen ari gara, aldatuko da"

Hilaren 9an joko dute Bentan, Gatillazoren aurretik. Iaz sortu zen Marmoka, eta maiatzean edizio mugatuko CDa grabatu zuten. Talde berria da, baina eskarmentu handiko musikariz osatua.Koldo Emery (gitarra eta ahots nagusia), Ibai Larralde (gitarra eta ...

Asier Perez-Karkamo
Gehiago