Mercadonak Irunen saltokia egiteko lizentzia lortu du

Mercadona Arason eraikitzeko lizentzia lortuta, litekeena dena da saltokia eraikitzeko lanak urrian hasi eta zortzi hilabetez luzatzea.

Mercadonaren saltoki bat

Mercadonaren saltoki bat

Mercadona saltokiak lortu du Irunen supermerkatua egiteko lanen lizentzia. Hala jakinarazi du Jose Antonio Santano alkateak. Lizentzia esku artean izanda, eta beste hainbat kudeaketa bukatuta, litekeena da urrian hastea Mercadona Arason saltoki berria egiten. Obren epea zortzi bat hilabetekoa izango litzateke, hortaz, 2016ko maiatzaren bukaerarako ateak zabaltzeko prest legoke saltokia. 40 lanpostu zuzen sortuko lirateke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.