Hondarribia, Berdintasunaren Hiria saria banatuko dute gaur

Donostiako Kresala, Zumarragako Irrintzi eta Tolosako Udaberri taldeek jasoko dute, "jaiaren mamia aldatu gabe eta erakundeen laguntzaz, emakumeen parte hartzea lortu duten taldeen izenean".

Hondarribia Berdintasun Hiria Tolosa Udaberri

Tolosako Udaberri dantza taldea

Hondarribia, Berdintasunaren Hiria lehen saria banatuko du gaur Jaizkibel konpainiak. Donostiako Kresala, Zumarragako Irrintzi eta Tolosako Udaberri taldeek jasoko dute saria, “jaiaren mamia aldatu gabe eta erakundeen laguntzaz, emakumeen parte hartzea lortu duten taldeen izenean”. Sariak, “emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egin duten pertsonak edo erakundeak saritzea” helburu duela adierazi du konpainia parekideak. Kultur Etxean banatuko dute saria, 20:30ean. Atzo bezala, entsegua du gaur Jaizkibelek, eta konpainia Denda kalera iritsitakoan atsedena egingo dute, sari banaketarako. Ekitaldian Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izango dela jakinarazi du Jaizkibelek. Berarekin batera, saria jasoko duten taldeetako kideak, beste zenbait agintari, eta epaimahaia osatu duten pertsonak: Garbiñe Biurrun epailea, Maialen Lujanbio bertsolaria, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia, Xabier Lapitz kazetaria eta Nieves Alza, Hondarribia Saskibaloia klubeko presidente izandakoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.