
Donostiako Kresala elkartea, eta Tolosako Udaberri eta Zumarragako Irrintzi dantza taldeek jasoko dute Jaizkibel konpainiak deituriko lehen Hondarribia, Berdintasunaren Saria.

Ekainaren hasieran grabatu zuten 'Cocineros al volante' saioa, Arma Plazan eta Hondartza auzoan.

2015eko lehen erdian Irunbusen erabiltzaileen kopurua nabarmen hazi da iazko lehen sei hilabeteekin alderatuz, %4 denera.

Lehen ontziak Gipuzkoako Txapelketa eta Orio eta Portugaleteko banderak irabazi ditu astezkenetik. Arraun Elkarteko bigarren ontzia Plentziako estropadan nagusitu zen larunbatean.

Zazpi sagardo mota dastatzeko aukera izango da: Beko Errota, Oialume Zar, Lizeaga, Zabala, Larregain, Petritegi eta Ola.

Kabigorrin garai bateko Irunen berri izateko erakusketa jarri dute irailaren erdialdera arte. Jose Maria Castilloren argazki zaharrak baliatu dituzte horretarako. Bidasoko Hitza.

Dies Oiassonisen azoka zabaltzearekin batera, hasi da erromatarren jaialdiko egitarau ofiziala. Gaurtik igandera arte luzatuko da.

EH Bilduk Irungo Alarde Parekideari eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiari harrera egiteko egindako eskaera atzera bota dute EAJk eta PSE-EEk. Bidasoko Hitza.

Lanik onenak 700 euro eta Emekiren opari bat jasoko du.

Dagoeneko hamar taldek baino gehiagok eman dute izena hondartza futbol txapelketako seigarren ekitaldian.

Dies Oiassonis jaialdiak espero zituen helburuak gainditu ditu. Oiasso Museoko kideek nabarmendu dute aurtengo proposamen berriek arrakasta izan dutela. Bidasoko Hitza.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak emozioz beteriko bi obra interpretatuko ditu gaur Hondarribiko Itsas Etxean.

600 edalontzi saldu zituzten larunbatean Hondarribiko Sagardo Egunean. Bigarren urtez Alde Zaharrean egin dute.

2015eko Gaztefolk, Eraiki Dantza Taldeak antolatuta, hilaren 23tik 28ra egingo dute Irunen, Hondarribian, Beran eta Zumaian. Kanpoko lau taldek parte hartuko dute, Eraikirekin batera.

Finalean Osatime gaindituta, No Makinas taldeak irabazi zuen atzo Hondar Kirolak programako hondartza bolei txapelketa. Datorren astean futbolekoa egingo dute. Asteartea da izena emateko azken eguna.

Real Unionek eta Realak bihar Galen elkarren kontra jokatuko dute, 20:45ean hasita. Talde irundarraren mendeurrenaren barruko ekitaldia da.

Donostiarrak asteazkenean jarritako helegitea erretiratu zuen atzo arratsaldean eta Ama Guadalupekoak ez du itzuli beharko Gipuzkoako Txapelketa-ko bandera.

Abuztuaren 30era arte egongo da zabalik Bidasoa errekaren inguruko artista esanguratsuen koadroak biltzen dituen erakusketa.

Gaur, Goikoetxea-Madarieta eta Zulaika-Israel bikoteek lehen finalerdia jokatuko dute. Ondoren afizionatuak ariko dira kiniela jokoan.