Hiruzta Zesta Txapelketa, gaurtik, Jostaldin

Gaur, Goikoetxea-Madarieta eta Zulaika-Israel bikoteek lehen finalerdia jokatuko dute. Ondoren afizionatuak ariko dira kiniela jokoan.

Hiruzta Zesta Txapelketa

Goikoetxeak errepikatuko du gaur

Hiruzta Zesta Txapelketa jokatuko dute gaur hasi eta hiru ostiralez Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Aurreneko bi ostiraletan finalerdiak jokatuko dituzte, eta hirugarrenean finala. Gaur, hortaz, lehen finalerdia izango da jokoan, Goikoetxea-Madarieta eta Zulaika-Israel bikoteen artean. 20:00etan hasiko da jaialdia, txapelketako partidarekin. Hurrengo ostiralean Egiguren-Urtasun eta Olha-Erkiagak bigarren finalerdia jokatuko dute. Finala hilaren 31an izango da. Profesionalen partiden ondoren, afizionatuen arteko kiniela jokoak antolatuko dituzte Hiruzta Zesta Txapelketa osatzen duten jardunaldietan. Gastronomia ere Uztaila eta abuztuko ostiral guztietan izango da profesionalen zesta punta partidak ikusteko Jostaldi pilotalekuan. Jaialdi bakoitzeko sarrerak 12 euro balio du, eta prezioaren barne dastaketa gastronomikoa sartzen da. Gaur, Alameda jatetxeak prestaturiko marmitakoa —kofradiak utzitakoa— banatuko dute, eta Hiruzta txakolina edota Mitarte upategietako ardo beltza, edateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.