Bihar emango dute Hondarribian grabaturiko 'Cocineros al volante' telebista saioa

Ekainaren hasieran grabatu zuten 'Cocineros al volante' saioa, Arma Plazan eta Hondartza auzoan.

Bihar, asteartez, emango dute TVE katean Hondarribian grabaturiko Cocineros al volante telebista programako atala. Ekaineko lehen igandean grabatu zuten, Arma Plazan eta Hondartza auzoan, eta 100 boluntario aritu ziren programarako prestaturiko platerak dastatzen. Martin Berasategi izan zuten gonbidatu berezi bezala. 22:30ean emango dute, TVEko lehen katean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.