Bost herri, bost kultura Gaztefolk-en

2015eko Gaztefolk, Eraiki Dantza Taldeak antolatuta, hilaren 23tik 28ra egingo dute Irunen, Hondarribian, Beran eta Zumaian. Kanpoko lau taldek parte hartuko dute, Eraikirekin batera.

Udaleko Juncal Eizagirre eta Eraikiko Oscar Lucas, aurkezpenean

Udaleko Juncal Eizagirre eta Eraikiko Oscar Lucas, aurkezpenean

Bidasoaldeko Nazioarteko Gazte Folklore Jaialdia ate joka dago, Gaztefolk. Hilaren 23tik (osteguna) 28ra egingo dute, batez ere Irunen, baina Hondarribian nahiz Bidasoko beste herrietan ere oihartzuna izango du folklore jaialdiak, baita Zumaian ere. Eraiki Dantza Taldeak antolatu du, aurten ere, 2015eko Gaztefolk. Bost taldek parte hartuko dute. Eraiki etxekoez gain, Bulgariako Zargoche taldea, Buriatiako Selenga taldea, Eslovakiako Zornica taldea eta Valentziako Sargantana izango dira Bidasoan jaialdia bitartean. Eta irungo kaleak dantzan jarriko dituzte emanaldi ibiltari nahiz leku finkoetakoak ematen. Tailerrak ere izango dira. Aurreko ostegunean aurkeztu zuten jaialdia Eraikiko Oscar Lucasek eta udaleko Kultura ordezkari Juncal Eizagirrek. Bertan egitarauaren berri eman, eta babesle nahiz laguntzaileei eskerrak eman zizkieten. Honakoa da Gazte Folk-en egitarau zehatza: Hilak 23, osteguna
  • 12:00etatik aurrera, hiriko hainbat tokitan taldeen emanaldiak: Behobia-San Miguelen Buriatia eta Eslovakiako taldeak, eta Mendibil merkataritza gunean eta Santiago kalean Bulgariako eta Valentziako taldeena.
  • 18:30ean, Alberto Angera plazatik abiatuta, taldeen kalejira Irundik.
  • 19:30ean, udaletxean, agintarien agurra.
  • 20:00etan, udaletxetik abiatuta, Zabaltza plazara kalejira.
  • 20:30ean, Zabaltza plazan, jaialdiaren hasierako ekitaldia talde partaide guztiekin.
Hilak 24, ostirala
  • 11:00etan, San Juan plazan, jaialdiko partaideen arteko jokoak.
  • 18:00-19:30, Gazteeskola: herri ezberdinetako dantzen ikastaroa Pio XII plazan (Buriatia eta Eslovakiako taldeak) eta Beraketa taldean (Bulgaria eta Valentziako taldeak).
  • 20:30-21:00, musikarien ikuskizunak Luis Marianon eta San Juan plazan.
Hilak 25, larunbata
  • 18:30ean, Zabaltza plazan, dantzen tailerra.
Hilak 26, igandea
  • Zumaian, 13:00etan hasita, Buriatiako eta Eslovakiako taldeen eta Eraikiren kalejira.
  • Irunen, 18:00etatik aurrrera. Ola sagardotegian ikuskizuna.
  • Hondarribian, 19:00etan hasita, Buriatia, Eslovakia eta Valentziako taldeen kalejira. 22:00etan, Madalenan, ikuskizuna.
Hilak 27, astelehena
  • Beran, 20:00etan, Buriatia eta Eslovakiako taldeen nahiz Eraikiren ikuskizuna Herriko Plazan.
Hilak 28, asteartea
  • 20:00etan,, Irungo Amaia KZn, talde guztien jaialdi amaierako ikuskizuna.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.