Gipuzkoa plazan egonkortu da Hondarribiko Sagardo Eguna

600 edalontzi saldu zituzten larunbatean Hondarribiko Sagardo Egunean. Bigarren urtez Alde Zaharrean egin dute.

Hondarribiko Sagardo Eguna 2015

Bigarrenez Gipuzkoa plazan egin dute eta antolatzaileek oso balorazio ona egin dute

Ehundaka lagun elkartu zituen larunbatean Hondarribiko Sagardo Egunak. Bigarren urtez jarraian Gipuzkoa plazan egin zuten eta, iazkoa bezala, arrakastatsua izan zen. Antolatzaileak ostiralean elkartuko dira balorazio bat egiteko, baina HITZAri aurreratu diotenez, “argi dago jaia egonkortu dela. 600 baso genituen eta denak saldu ziren”. Edalontziez gain, mila pintxo inguru banatu zituzten larunbatean.
Hondarribiko Sagardo Eguna 2015

600 sagardo baso saldu zituzten

Onartu dutenez, iaz beldur ziren Portutik kanpora jendeak erantzungo ote zuen, baina bi urtez egin dute Sagardo Eguna Gipuzkoa plazan eta bigarren urtez arrakastatsua izan da. “Oso leku ona dela ikusi da, eta antolatzeko erosoagoa”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.