Aurtengo pintxoen liburua, salgai

[caption id="attachment_120580" align="alignright" width="243"]Liburuko argazki bat Liburuko argazki bat[/caption]

Asier Perez-Karkamo

Higerrek 3.000 euro zozkatuko ditu Gabonetako kanpainan

Elkarteko saltokietako erosleen artean txartelak banatuko dituzte eta 22an ezagutuko da irabazlea.

Asier Perez-Karkamo

Txiki Xaia, 0-3 urtekoentzat

Astearte arratsaldero (17:00-18:30) eta asteazken goizero (10:00-11:30) 0-3 urteko haurrak eta haien gurasoak Puntaleko eskola zaharrean elkartzen dira, gazte asanbladaren lokalean. Abestu, jolastu... elkarrekin egoten dira ordu eta erdiz. Gurasoek beraiek antolatzen dute jarduera eta denentzat irekia da.

Asier Perez-Karkamo
Annapurnaren inguruko ikus-entzunezkoa emango dute bihar

Mendiaren Astea antolatu du Irungo Mendizaleak-ek bihartik aurrera

Irungo Mendizaleak elkarteak argazki erakusketa, proiekzioak eta mendi martxa antolatu ditu Mendiaren Astearen harira.

Rebeka Parras

HITZAk bi sarrera ditu Kashbad taldearen kontzerturako

Parte hartzeko, sartu Zozketak atalean; ezinbestekoa da harpideduna izatea.

Asier Perez-Karkamo

Amerika

Oarso Bidasoko Hitza

Hauteskundeen gaia landuko du Abotsanitzek osteguneko batzarrean

Ostegunean herri batzarra egingo du Abotsanitzek Muara elkartean, hauteskundeen gaia lantzeko. "Lantzen ari garen gaia garrantzi handikoa denez, ahalik eta jende gehien elkartzea nahiko genuke", esan dute. 19:30ean hasiko da bilera.

Asier Perez-Karkamo

Hondarribiko kirol taldeen asteburuko emaitzak

2-1 galdu du Hondarribiak Touringen kontra, partida ona egin arren, eta emaitza horrekin amaitu da futboleko herriko lehen taldearen galdu gabeko bolada. Preferenteko taldeak ez du jokatu. Eskubaloian ere galdu du Hondarribiak, Uharten (Nafarroa), 32-24, eta sailkapeneko behealdea estutu da; zazpi talde daude lau punturen tartean.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia Craft erakusketa Arma Plaza eraikinean ikus daiteke

Hondarribia Craft-en egindako lanak erakusketa batean bildu dituzte

Arma Plaza eraikinean erakusgai jarri ditu udalak Hondarribia Craft-en ekoitzitako lanak; bozketa abiatu du "gustukoena" aukeratze aldera.

Asier Perez-Karkamo

Ikusmirak parez pare jarriko ditu Disney eta Ghibli zine estudioak

Gazte Xaiako zine forumean animaziozko bi ekoiztetxeen arteko desberdintasunak aztertuko dituzte abenduko ostiraletan. 22:00etan izaten dira proiekzioak, Puntaleko eskola zaharrean.

Asier Perez-Karkamo

San Tomas eguneko txosnen zerrenda plazaratu du udalak

Izen eman zuten elkarteen artean zozketa egin du dagoeneko Irungo Udalak eta abenduaren 21ean Urdanibia plazan txosna jarriko dutenen zerrenda argitara eman du.

Rebeka Parras
Palmera-Monteroko ostalariek pintxo-potea aurkeztu dute

Pintxo-potea abiatuko dute Palmera-Monteron etzitik aurrera

Ostegunero eta maiatzera bitartean eskainiko dute pintxo-potea Palmera-Monteroko ostalariek bi euroren truke. Auzoa dinamizatzea da iniziatibaren helburu nagusia.

Rebeka Parras

29-30 gailendu da Euskadi Kubaren aurkako partidan

Indarrak neurtu dituzte gaur eguerdian Euskadiko eta Kubako selekzioak Artaleku kiroldegian jokatutako partidan. Lehia orekatua izan arren, euskaldunak izan dira azkenean garaile.

Rebeka Parras

Topaketa

Oarso Bidasoko Hitza

Kurduen egungo egoera aztertuko dute ostegunean Puntalean

Herri kurduaren erresistentzia eta gaur egungo egoera goiburuko hitzaldia izango da hilaren 11n, osteguna, Hondarribiko Gazte Xaian, 19:00etan. Komite Internazionalistako kide batek emango du hitzaldia eta gero galderak egiteko aukera izango da.

Asier Perez-Karkamo

'Oinutsik', Lurraren bideo berria

Bigarren lanean musika estilo gehiago jorratzen ditu Bidasoko taldeak: indiefolk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub... eta lagun batzuk kolaboratu dute: Xabi Solano, Petti, Maite Neighbor, Jon Elizalde Jontron, Sergio Patxuko, Oskar Benas, Xabi Dols…

Asier Perez-Karkamo
Gehiago