Arma Plaza eraikinean erakusgai jarri ditu udalak Hondarribia Craft-en ekoitzitako lanak; bozketa abiatu du "gustukoena" aukeratze aldera.

Hondarribia Craft erakusketa Arma Plaza eraikinean ikus daiteke
Artisau eta diseinatzaileen arteko elkarlana bultzatzeko Hondarribia Craft izenpeko jardunaldiak abiatu zituen udal gobernuak urriaren bukaeran. Elkarlan eremu bat sortzeaz gain, hausnarketa esparru bat bideratu nahi izan du era horretan Hondarribiko Udalak.
Hori horrela, bertan ekoiztutako lanak Arma Plaza eraikinean bildu dituzte erakusketa batean. Eta “gustukoena” aukeratu aldera, bozketa abiatu du tokiko gobernuak.
Botoa hilaren 17ra arte eman daiteke Arma Plaza eraikinean bertan edota Hondarribiko Udalaren
atari digitalean.
Lan onena aukeratu ondotik, amaiera ekitaldia egingo duela jakitera eman du tokiko gobernuak, hilaren 18an, udaletxeko Areto Nagusian.