Ikusmirak parez pare jarriko ditu Disney eta Ghibli zine estudioak

Gazte Xaiako zine forumean animaziozko bi ekoiztetxeen arteko desberdintasunak aztertuko dituzte abenduko ostiraletan. 22:00etan izaten dira proiekzioak, Puntaleko eskola zaharrean.

Aste honetan 'La princesa Monokoke' emango dute

Aste honetan ‘La princesa Monokoke’ emango dute

Gazte Xaiak Zinema konparatua zikloa abiatu zuen ostiralean, Ikusmira zine forumaren barruan. Animaziozko lau filma proiektatuko dituzte abenduko lau ostiraletan, bi AEBko Disney etxeko ekoizpenak, eta beste bi Japoniako Ghibli estudiokoak. Gai desberdinak nola tratatzen dituzten konparatzeko aukera izango dute, eta horretaz eztabaidatu. Joan den ostiralean, El Rey Leon ikusi zuten, eta aste honetan La princesa Monokoke proiektatuko dute. “Ziklo berri honetan Disney eta Studio Ghibli-ren pelikulak konparatuko ditugu naturaren eta generoaren problematikan zentratuz. Honekin batera zinemak errealitatea sortzeko daukan boterea eztabaidatzeko aukera izango dugu, umeak ez bezala irizpide sendo eta koherenteak defendatzeko gai garen indibiduo kritikoak baikara… ala agian ez”, erantsi dute Ikusmirako antolatzaileek. Proiekzio guztiak Puntaleko eskola zaharrean izaten dira, 22:00etan, doan.

Zinema konparatua zikloa

  • Hilak 5: El Rey Leon (AEB).
  • Hilak 12: La princesa Monokoke (Japonia).
  • Hilak 19: El castillo ambulante (Japonia).
  • Hilak 26: Brave (AEB).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.